Hemen zaude: Hasiera Albisteak Agur Gabino
Dokumentu Akzioak

Agur Gabino

2009/09/09

Isil isilik, zalapartarik gabe, joan zaigu Gabino, Plazaolako rubioa. Garai bateko Legazpiko ikurra ere bai, esan liteke. Baserritar izateaz harro, tente asko ikusiko genuen askotan bere zaldi eta txakur maiteekin, Legazpiko kaleetatik baserriak ia ezkutatu ziren garaietan. Euskaltzalea eta lagun artekoa ere bazen. Baina duela urte batzuk itzaltzen joan zen eta asiloan hil da. Agur, Gabino.

Aizaleku mendian bi lekutan behintzat Gabinoren izena irakur dezakegu: Neberako pagadian, pago baten enborrean, eta gurutzea dagoen tontorrean, oinarrian. Han ordu batzuk pasatzen zituen seinalea, dudarik gabe.

Nebera

Neberako pago batean

Aizaleku

Aizaleku tontorrean

Garirekin argazkia

Kike — 2009/09/09 07:27
Gogoan daukat euskararen aldeko kanpaina batean Gari kantaria eta bera agertzen zirela. Argazki hori ez badaukazue? polita litzateke.
Agur Gabino eta besarkada familiari

ikurra

joseba — 2009/09/09 21:01
bat nator, legazpiko ikurretako bat izan zen urte askoan, 80 hamarkadan etabar.

herriko erdiguneak bi zati zituen: kalea eta plazaola baserria eta haren lurrak. eta bigarren zati horren alkate zen, dudarik gabe, gabino irribarretsua.

doluminak familiari

Mila esker

Gabinoren familia — 2009/09/11 14:39
Familiarrok asko eskertzen dugu egun hauetan jasotako eta hemen bertan agertzen diren animo hitzak.

Mila esker danoi.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
Agur Gabino

Plazaolako etxeak egin gabe zeudenean