ZingiZango Topaguneko bazkide
ZingiZango Legazpiko euskara elkartea Topagunean bazkide egin da. Topagunea Euskal Herriko euskara elkarteen federazioa da. Bere sorreran Legazpiko Ene Bada! herri aldizkaria ere bertako kide izan zen.
Uztaileko umeen uda ikastaroan begirale izateko izen ematea
Dagoeneko zabalik dago uztaileko haurren uda ikastaroan begirale lan egiteko izena emateko epea.
Segurarrak portatu dira
Eguraldi bikainarekin 200etik gora mendizalek Legazpi-Segura ibilaldia egin zuten domeka goizean. Izadi-Zaleak eta Burdinola elkarteek prestatu zuten ibilaldia eta, egiaren alde, arrakasta handia izan zuen. Giro ezin hobea, ibilbide zoragarria, segurarren harrera bikaina...
Nekane Gonzalezen iritzi artikulua
Nekane Gonzalez itzultzaile legazpiarrak oso iritzi artikulu interesgarria idatzi du igandeko Goierriko Hitzan. "Nork bereari eutsi" da bere izenburua eta txiste batetik abiatuta hainbat egoera azaldu ditu bertan, ZingiZangok Legazpiko jaietarako pentsatutako ekimena tartean.
Gizarte alokairua? Ez, mila esker
Oskar Salinas legazpiarrak hainbat egunkaritan gutuna argitaratu du. Bertan gizarte alokairuarekin izan duen esperientzia kontatzen du eta gogoetarako bidea ematen. ZingiZangora ere iritsi zaigu gutuna.
Afari-solasaldi musikatua
Aurreratu genuen bezala Josu Goia ostiralean Legazpin izan zen. Lekanazpi elkartean bere liburua aurkeztu zuen. Horretarako bere organo eta gitarraren laguntza izan zuen.