Hemen zaude: Hasiera Albisteak
Dokumentu Akzioak
Aurten ere euskararen aldeko erromeria Ardanbidetan

Aurten ere euskararen aldeko erromeria Ardanbidetan

2010/09/01

Erromeria irailaren 12an izango da Agorreko Santikutz jaien egitarauaren barruan. Hare Haizea elkartearen parte hartzea eta Askalas musika taldea izango dira nobedadeak. Bazkaritarako txartelak aldez aurretik erosi ahal izango dira. Informazio zehatza Iñigo Aranburuk egindako kartelean ikus dezakezue.

Gehiago Irakurri… [ 3 erantzun ]

Marta Zabaletari elkarrizketa Berrian

Marta Zabaletari elkarrizketa Berrian

2010/08/15

Miguel Borgesi eta Marta Zabaleta legazpiarrari elkarrizketa egin diete Berrian, Txillida Lekuko piano kontzertua dela eta.

Gehiago Irakurri…

Artzain eguna

Artzain eguna

2010/07/30

Irailaren 5ean Gipuzkoako Artzain Egunaren XXI. edizioa ospatuko da Legazpin. Urteroko legez artzaina eta honen ogibidea kalera aterako dira eta Euskal Herria Plaza artzain munduaren topaleku bihurtuko da.

Gehiago Irakurri… [ 4 erantzun ]

Brinkolako jaiak

Brinkolako jaiak

2010/07/29

Oraindik asko falta da Brinkolako San Agustin jaietarako, baina oporren bueltan zain izango dituzuela jakin ezazue. Aurtengo programa ekitaldiz bete-betea dator, eta azpimarratu behar da auzoan lehen aldiz idi probak izango direla. Bestalde, nahiz eta egitarauan ez agertu, ostiral eta larunbat gauean joaten direnek sua eta kolorea protagonista izango dituen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute.

Gehiago Irakurri…

Udako zuen berrien zain

Udako zuen berrien zain

2010/07/29

Aurreko urteetan bezala, abuzturako etxerako lana eman nahi dizuegu ZingiZangonautoi. Zaudeten lekuan zaudetela, herrian nahiz herritik kanpo, bidali e-mailez zuen argazkiak, bideoak edo "parte hartu" atalaren bidez zuen erreportajea idatzi. Aurten ere zozketaren irabazleek kamiseta berri-berriak izango dituzte opari.

Gehiago Irakurri…

Lontxo Urzelai gudariari elkarrizketa

Lontxo Urzelai gudariari elkarrizketa

2010/07/21

Nafarroako Karkarretik bidali digute mezua. Bertan, Karkarreko errepublikazaleen elkarteak altxamendu faxistaren garaian Karkarren izandako, Lontxo Urzelai, gudari legazpiarrari egindako elkarrizketa ageri da.

Gehiago Irakurri…