AHTren aurkako bertsoa
ZingiZangozale batek Itsasondoko AHTren aurkako ekintza dela eta oharra eta bertsoa bidali dizkigu. Hona hemen:
Tourreko porra Karibe Zaharreko tropeltxoarekin.
Tropela.net atariaz baliatuta, 20 euroren truke sariak lortzeko aukera izango da aurten. Izen ematea larunbatean, 13:00etan amaituko da.
Euskaltegiko irakurle taldea
Ikasturtean Irakurle taldeko kideek zenbait lehiaketatan parte hartzeko aukera izan dute. Parte hartzaile ugari izan dituzte lehiaketek, baina saridunak lau izan dira.
"Gipuzkoako Hegoaldeko euskara" liburua ZingiZangon
Burdinola elkarteak 2009. urtean argitaratu zuen "Gipuzkoako Hegoaldeko Euskara" liburu mardula eskuragai dago pdf formatuan ZingiZangoren web-gunean. Osorik edo atalka jaitsi daiteke jadanik. Ohore handia da guretzat tamaina horretako ikerlana sarean mundu guztiari eskaintzea.
Uztaila Kulturala 2010
Aurten ere uztailean gure aisialdia asetzeko hainbat ekintza izango ditugu. Hona hemen uztaileko egitaraua (beheko estekan duzue ikusgai)
Biblioporrak 2010
Aurten ere Legazpiko Udal Liburutegiak "Biblioporrak 2010" udarako irakur gida kaleratu du beste 6 liburutegirekin batera. Legazpin plazaratzen den 8. urtea da. Aisialdi garaian irakurketari ekin nahi dionarentzat eta ohiko irakurlea denarentzat aukera ezin hobea argitaratzen den guztitik behar bezelako aukeraketa egiteko.