AZTIRIKO JAIAK
Asteburu honetan Aztiria auzoko Santa Marina jaiak dira. Leku ederra jai giroan ibiltzeko. Hona hemen bidali diguten egitaraua.
Erromeria agorraren 12an
Aurtengo ZingiZangoren erromeria irailaren 12an izango da, Agorreko Santikutzetan. Dagoeneko, antolatzaileak jo eta su ari dira prestaketetan. Aurtengo nobedade nagusiak Sahararen aldeko Hare Haize elkartearen parte hartzea eta Iparraldeko Askalas musika taldea izango dira.
Aurten ere Eufemiano Iturri saria Saninaziotan!
Saninaziotako egitarau osoa kaleratu ez bada ere, kirolariek lasterketa behar bezala prestatu dezaten lasterketaren inguruko informazioa denon eskura jartzen dugu. Aurten gainera oinezkoen lasterketa eta guzti!
Gotzain legazpiarra Kuban
Kubak 52 preso disidente askatuko dituela iragarri du oraintsu. Negoziazio horietan elizak ere parte hartu du eta Emilio Aranguren telleriartearren semeak paper garrantzitsua jokatu omen du. Zurrumurruen arabera, gutxi barru Kubako elizaren buru izenda dezakete.
Legazpiarren hitzak Donostiako manifestazioan
Larunbatean, Ezker Abertzaleak, Alternatibak eta EAk deituta, manifestazioa egin zen Donostian, "Nazio bat gara. Autodeterminazioa" lelopean. Ekitaldiari amaiera bi legazpiarrek eman zioten: Hernaniko alkate Marian Beitialarrangoitiak eta hurrengo ikasturtetik aurrera EAko legebiltzarkide izango den Juanjo Agirrezabalak
San Ferminak Legazpin
Urteroko ohitura jarraituz, uda ikastaroan dabiltzan umeek eta begiraleek entzierroa egin dute.