Hemen zaude: Hasiera Albisteak Adi Legazpi! Hemen da futbol zazpi!
Dokumentu Akzioak

Adi Legazpi! Hemen da futbol zazpi!

2011/04/07

Maiatzaren 21etik ekainaren 25era bitartean egingo da aurtengo edizioa. Arrano, Giroa, Kukue, Karibe Zaharra edo Maiatza tabernetan egin ahalko da izen ematea apirilaren 8tik 28ra.

·        Gehienez 16 partaideko taldeak sortuko dira.

·        Txapelketan parte hartzeko gutxieneko adina, 16 urtekoa izango da.

·        Gizonezkoak, emakumezkoak, zein talde mistoak sor daitezke.

·        Talde bakoitzean, gehienez, legazpiarrak ez diren 2 pertsonek joka dezakete.

·        Talde bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu jokalari bakoitzeko izena ematean.  Adibidez: 10 jokalariko taldeak, 100 euro ordaindu beharko ditu.

·        Jokalari bakoitzeko, “JOKALARI FITXA” bana bete beharko da, eskatzen diren datu guztiak derrigorrezkoak direlarik.

·        Talde bakoitzak “TALDE FITXA” ere bete beharko du, eskatzen diren datu guztiak adieraziz.

·        Txapelketa aurrera ateratzeko, gutxienez 8 taldek eman beharko dute izena.

Izena ematen duten talde kopuruak baldintzatuko du talde multzoak zenbatekoak izango diren eta hurrengo fasera pasako diren talde kopurua.

MAIATZAK 6, OSTIRALA, 18:30etan, bilera egingo da Kultur Etxeko areto nagusian, eta txapelketako arauak azalduko dira bertan. Egutegiaren zozketa ere egingo da. Bilerara, talde bakoitzeko partaide bat gutxienez agertu beharko da.

datak

hanka oker — 2011/04/07 17:00
noiz dira partidak? eta finala?

F7

Azpe — 2011/04/07 23:20
Aupa!!
Maiatzaren 21ean hasiko da txapelketa. Egutegia izen ematen duten taldeen arabera egingo da, baino partidak asteburuetan jokatuko dira. Finala ekainaren 25ean izango da.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.