Abenduaren 3tik aurrera euskararenbalio erantsia erakusteko aukera
Goierri Garaiko Mankomuniateko euskara zerbitzuek eta euskara elkarteok "Dendaria Saritu eta Irabazi" kanpaina aurkeztu dugu. Abenduaren 3tik urtarrilaren 7ra dendetan euskararen aldeko jarrera saritu ahal izango duzue eta zuek ere saridun izateko aukera izango duzue. Gotzon Aranburuk grabatuta, prentsaurrekoaren bideoa helarazi digute Otamotz.com webeko lagunek.
Prentsaurrekoan kanpainari buruzko datu zehatzak eman ditugu, gure web orrian lehenago ere azalduta geneukan arren. Esan bezala, dendariak euskararekiko duten jarrerarengatik bozkatu
ahal izango dituzue. Bozkak hurrengo egunetan jasoko dituzue zuen
etxeetan gure Berripaperarekin batera. Euskara Balio Erantsia da eta,
inork zalantzarik baldin bazeukan, frogatu egingo dugu.Hementxe daukazue prentsaurrekoaren bideoa: