Hemen zaude: Hasiera Albisteak Abenduaren 17an ziklo-krosa
Dokumentu Akzioak

Abenduaren 17an ziklo-krosa

2011/11/08

Abenduaren 17an, aspaldiko partez, ziklo-krosa ikusteko aukera izango dugu Urtatzako parkearen inguruan.

Bertan, Gipuzkoako txapelketa jokatuko da. Maila guztiak ikusteko aukera izango dugu. Herriko txirrindulariak ere bertan izango dira parte hartzen: Imanol Ugarte (potto), Iker Konejo, Julen Agirreburualde, Ander Ibarguren eta Mikel Arrizabalaga (Pastain), besteak beste.

Aitor Izagirrek lesio bat dela medio, ezin izango du parte hartu. Ea hurrengo urterako sendatu eta parte hartzen ikusten dugun. Sarrera doan izango da. Hamaiketakoa egiteko aukera izango da bertan. Tamalez badakigu, Ikastolak, egun berean merkatu txikia antolatuko duela, baina, aurten lehen aldia izanik, ezinezkoa izan zaigu beste egun batean antolatzea. Hurrengo urterako ahaleginduko gara data aldatzen

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.