Hemen zaude: Hasiera Albisteak 30 ALDE
Dokumentu Akzioak

30 ALDE

2009/05/15

Ez gara pilota partida bateko apustuaz ari. Ez gara 30 metro segundoko haizea alde duen tokiaz ari. Ez gara inori norabait alde egiteko esaten ari. Euskaraz ulergaitza eta erabat okerra den seinalea jarri dute Patrizio Etxeberria kalearen hasieran.

Duela gutxi burutu dituzte lanak Patrizio Etxeberria kalean. Kalearen txukuntasuna zikintzen duen trafiko seinalea jarri dute kalearen hasieran, ordea. Abiaduraren seinalean euskaraz dagoen zatia oso aldrebes dago. Albiste honek zuzentzeko eta horrelako akatsak gehiago ez egiteko balioko ahal du.

EL BARRENA

GURRU — 2009/05/16 10:25

Nik ere badauket bat oso politte, nere elbarrenatartasun antzutuaren teoria sutuari gasolina pittin bat botaz ea gure legazpiartasun globalizatzailea Bellotaz haratago hedatu eta El Poblado de Apariciorainoko erreka kurutzera ailegatzen den.

Andalucia edo Tunisiako basamortu harritsua bailitzan ez diote ba modernitatearen tenplu berriak diren hiper mitifikatu jainkotu mugante honetan ( barka biezat X.Letek )izena arabiarzatu ( Al Kaidaren oihartzuna?)eta Mahomaren arrastoko bataio ponte balizkoan EL BARRENA deitu? ACABARAMOS: Geroz hobeto ulertzen dut trikitilari gaztearen hausnrketa loriatsua; afari orok berekin dakarren ardo - sagardo - gintonic samaldak esan zuena esatera behartu zuen (zuten?).

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.
30 ALDE

Patrizio Etxeberriaren hasieran dagoen seinalea