2009ko mendi-martxako bidezidorretan
Iazko arrakasta handiaren ondotik, aurten ere udazken aldera Aizkorrin Barrena mendi-martxa antolatuko da. Ibilbideak, ordea, desberdinak izango dira, inguruak aukerak ematen baititu. Eta, hortxe dabiltza antolatzaileak, tartean KxK, jo ta ke, bazterrak miatzen zerbait polita eskaintzeko.
KxK "Petroleo-bidean" ibili da joan den asteburuan eta, bide batez, erreportajea prestatu du. Izadi-Zaleko web-gunetik eskegi du baina baimena eman digu ZINGIZANGOn ere jartzeko. Eskerrik asko.
Honela hasten du bere lantxoa:
"Aizkorrin Barrena 2009 txikia prestatzeko asmoz , Artzanburu azpia aldean ibili nintzen, Petroleo Bideaezagutuz.
Gero Tubobidean sartu nintzen, Aitzondoz gozatzen"
Jarraitu ahal izateko hemen klikatu: http://www.izadi-zaleak.com/phpbb/viewtopic.php?p=2410