2. GARAGARDO FESTA
Martxoaren 31n hasi eta apirilaren 3 arte, Urbeltz pilotalekuan, Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak bigarren garagardo festa antolatuko du.
Iaz ez bezala, aurten, apirilaren 3an (igandean), bazkaltzeko aukera izango da. Eguerdiko ordubat eta erdietatik aurrera.
Beraz, hainbat zaporetako garagardo onenekin batera, ukondoa, saltxitxak, purea eta postre eder bat dastatzeko aukera izango dugu. Herriko jantoki batean, bi pertsonarentzako afari eder baten zozketa ere izango dugu.
Asteburu ezberdin bat bizi izateko beste aukera dugunez, animatu zaitezte. Ez zarete damutuko.
garagardoa
Herrikoia?
Orain dela gutxi, baserri bat erre zela medio, denok prest laguntzeko. Legazpiar taldez eginiko kntzertuan eta abar 5€ ordaintzeko. Bainan halere, garagardo festan dana da kexu.
herriaren alde!
Talde berria osatzen duten lagunak, prest azaltzen dira,Legazpin txirringarekin lotuta doan edozein ekintzatan, laguntza eskeintzeko.
Ea bultz egiteko gai garen, eta Ur beltz pilotalekua gaiñezka ikusten dugun aste buru ortan.
betiko asuntoa...
Ea, garagardo festa batetan garagardoa kupelatik ateratzen da, "a granel", ez da soldatarik ordaintzen ez zergarik, hortaz, suposatzen da irabazi marjina tabernan baino bastante handiagoa dela, (ze kontrako kasuan zeozer gaizki egiten ari zara), eta horregatik, prezioa herrikoiagoa izan daitekela ulertzen dugu/dute batzuek.. Hori da, besterik ez, ez dago diskusiorik, antolatzeko gogoa duenak antolatu dezala nahi duen erara eta horren arabera jendeak aukeratu dezala joatea edo ez. Oso xinplea da. Ah, baino agian batenbatek pentsatu beharko luke ere irabazi marjina pixkat txikiagotuta, gehiago saldu daitekela... Eta badaude horren frogak.
ziur zaude??
Ez zait bataere arritzen, Legazpiar askoen jarrera ikusita, Legazpiren etorkizuna bel beltza ikusta....
Saiatu gaitezen guztiok herri hau bizileku gustagarri eta alai bat egiten. Zihur nago, sinisten asiko baginake, bide erdia baiño gehiago egiña legokeela.
Gora Legazpi ta LEGAZPIARROK.