Hemen zaude: Hasiera Albisteak 1940. urteko uztailaren hemezortzia
Dokumentu Akzioak

1940. urteko uztailaren hemezortzia

2009/07/18

Uztailaren hemezortzigarrena "jai handia" izan zen diktadurak iraun zuen 40 urtetan, faxisten altxamenduaren egun seinalatua izan zelako. Legazpiarrak ere ospatzera derrigortuta zeuden, a zer erremedio! Altxamenduaren 4. urteurrenean Patrizio Etxeberriak ("El capitán de la industria vasca", gerra garaian) lantegiko 800 langile Urbasara gonbidatu zituen.

Egun "gogoangarri" hartako argazkiak badira han eta hemen, langile guztiak mahaian eserita ikusten direnak. Guztien aurrean Patrizio Etxeberria ikus daiteke, elizako jerarkiarekin (zeintzuk diren ez dakigu). Eta atzean, ikusteko moduko bandera espainola Francoren irudiarekin.

18julio

Hona hemen aurre-aurrean zeudenak. Ezkerretik lehenengoa, "Nausie".

18juliob

Legazpiar askok ez dakiena, ordea, zera da: altxamendu zital hark Legazpiko dozenaka bizilagun hil zituela, ehunka lagunek herria utziarazi zuela eta asko eta asko, harengatik, espetxeratuak eta lan gogorretera zigortuak izan zirela, besteak beste. "Urbasako festa"-k testuinguru hori ere bazuen.

 

 

 

faxista

karaba — 2009/07/19 10:16
Eta faxista hori gure ohorezko alkatea? Noizko erabaki hori baliogabetu? Zertarako gure "memoria"?
Hildakoak, espetxeratuak, ihes egin behar izan zutenak, zigortuak ez al ziren legazpiarrak?

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.