1927ko ehiztariak "putze baño arrogo"
1927ko udazkenean ARGIA aldizkarian argitaratutako Legazpiko kronikaren atala dugu honako hau. Urte asko pasatu badira ere, ehiztarien gorabeherak igualtsu!
EIZTARIAK
Aurten uste aundia genduken usotan egiteko bada gere "Esola Motza"gertatu, eun kartutxo ere bai eta putze baño arrogo bakoitza gere erronkak botatzen asita genden.
Gerturatu zitzaigun egunak eta batek egoi aizea zegola, besteak sorgin aizea zegola eta dana dala bakoitza bere aldetik mendira egunsentirako...eta zer? Aize otza gorakoan ateratako izerdiak legortzeko. Usorik ikusi ez eta larri eta gerri lanera, an baño kontu obea dagola ta.